XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan norbaitek esan zuen: - Untziak motorrak piztu ditu jadanik.

- Tripulazioa presto!

Orduantxe kalean azeleratzen ari zen auto baten burrunba hotsa sartu zen euren antzezpen bizian.

Bakoitzak bere etxera itzultzeko zeukan denboraren tartetxo apurra azkeneraino xurgatzen ahalegindu ziren.

Eta aldegin aurretik Jaujako ereserkia abestu zuten denek batera.

@- Bueno, gazteok, bihar seietan denok berriro Jaujara @- gogoratu zuen Anak, hori gogorarazi beharra balego bezala.

- Eta inork ez dezala pentsa bere kasa joatea - egin zuen oharra beste batek.

Orain bai baitzekiten, denek bidea ezaguna zutenez, tentagarria izango zela begiak itxi edozein momentutan eta besteak baino lehenago heldu nahi izatea.

Arratsalde hartaz geroztik sobera zekiten hori.

Baina, beti elkartuta mantentzeagatik, inoiz ere bidaia bakarrik ez egitea agindu zioten elkarri.

- Zergatik ezin du batek bakarka eta isilean imajinatu?- galdetu zuen Mariok.